ES | EU

BULTZA DEZAGUN GURE TOKIKO MERKATARITZA

SEGURUA DA, ARDURATSUA DA, BEHARREZKOA DA

Gogoratzen duzu etxe ondoko jostailu-dendako erakusleihoa? Burua haren kontra itsasten genuen, eta, irribarre handi batez, zure ametsetako jostailua seinalatzen zenuen.
Gogoratzen dituzu amonaren etxean emandako une goxo haiek? Bizkotxo egin berriaren usaina, gabonetako zuhaitza apaintzea, jostailu hura aldizkaritik moztu eta folio batean itsastea.
Nerbioek ez zizuten lokartzen uzten, baina, egunaren amaieran, neke-neke eginda geratzen zinen lotan, argien, musikaren, alaitasunaren eta txokolate beroaren artean, ibilaldi magiko horietako bat egin eta gero.
Gogoratzen? Eta… oroitzapen horiek guztiak berriro ere egia bihurtzen baditugu?

Ilusionatzeko ideiak,
Alaitasuna, opari

Gasteizko merkataritzak Gabonen taupada ekartzen dizu. Hamaika ideia ditugu, orduko gabonak berpizteko eta festetan berriro ere ilusioa pizteko. Harritzeko eta liluratzeko moduko opariak dira, sei urte zenituenean bezala egiteko: sudurra erakusleihoan itsasteko, eta kristala lurruntzeko.

Zer gustatzen zaizu gehien Gabonetan?

50 EUROKO 10 BALE ZOZKETATZEN DITUGU, GASTEIZ ON ELKARTEARI ATXIKITAKO GASTEIZKO SALTOKI ETA ZERBITZUETAN GASTATZEKO . HORIETAKO BAT IRABAZI NAHI DUZU?
ZOZKETAN PARTE HARTZEA OSO ERRAZA DA!
  • Kanpainari atxikitako saltoki eta zerbitzuetan emango dizkizuten poltsa horietako baten atzealdean, zuentzat Gabonak zer diren margotu behar duzue, etxeko txikiekin batera.
  • Jarraitu @gasteizon Instagramen.
  • Igo marrazkiaren argazki bat Instagramera #SuIlusionNosMueve traolarekin eta @GasteizOn aipatu.
  • Urtarrilaren 11n iragarriko da irabazleak zein diren, gure webgunean eta Gasteiz On elkartearen Instagramen.

ZORTE ON!

Gabonetan mugitzeko planak

Gabon ezberdinak izango dira Gasteizko kaleetan. Hainbat jarduera eta hainbat zerbitzu antolatu ditugu, dena errazago egiteko. Goza itzazu Gabonak!